Etxea

Gure landetxea 1960an eraiki zen, orain dela 3 urte, 2019an, berriztatu genuen guztientzako erabilgarria izateko. Proiektu honetarako mundu teknologikoa eta baserri mundua batzea erabaki genuen, mundu bi hauen bateragarritasuna frogatzeko.

Landetxe honek bi solairu ditu. Lehenengokoan kirola egiteko gune bat dago, sukaldea, egongela eta aisialdirako gune bat. Bigarren solairuan bainugela erraldoi bat eta 4 logela daude, nagusientzako bi eta umeentzako beste bi. Umeentzako guneak ere badaude.

Horretaz gain, landa eremu zoragarri batez iguratuta dago landetxea. Bertan ekintza desberdinak egin daitezke, batez ere, landetxeko animaliekin eta baratze ekologikoan parte hartuz.